Andoni Ezkurra entrenatzailearen taldeak aurre egin dio talde armaginari. Datorren asteburuan zuri-moreek Urnietan sailkapeneko azken-bigarrenaren aurka jokatuko dute.
Norgehiagoka gaur arratsaldean jokatu da Mojategin, eta Andoni Ezkurra entrenatzaileak ondoko hamaikakoa zelairatu du:
Amaia, Ane Caceres, June Ugarte, Lore Mar, Olatz Legarda, Ainhoa Iturrioz, Mirian Agirre, Maialen Sanpedro, June Paskual, Malen Uribesalgo eta Lore Etxeandia. Ordezkoa Nahiara Ibabe izan da.

Lehen zatian eibartarrak aurreratu egin dira, eta atsedenaldian markagailua 0 eta 1ekoa zen. Bigarren zatian eibartarrek aldea handitu dute.
Leintz Arizmendi sailkapeneko 5. postuan da, eta datorren jardunaldian Urnietan jokatuko du, sailkapeneko azken-bigarren taldearen aurka. Aupa ekipo!
