Leintz Arizmendik Hernaniren aurka jokatutako partidua irabazi du Mojategin (4-0)

0
381
leintz arizmendi

Lore Etxandiak (2), Olatz Legarzak eta Mirian Agirrek sartu dituzte talde morearen golak.

Gaur goizean Mojategin Leintz Arizmendik Hernaniren aurka jokatu du jardunaldi honetako partidua. Lehen unetik, Andoni Ezkurraren neskek norgehiagoka euren menpe izan dute. Talde morearen lehen gola, lehenengo minutuan sartu du Olatz Legardak. Etxeko taldearen hurrengo bi golak berehala iritsi dira Lore Etxandiaren eskutik. Emaitza honekin heldu da atsedenaldia (3-0).

Bigarren zatian, partiduak hildo berberatik jarraitu du. Leintz Arizmendik bere jokoa eginez partiduko laugarren eta azken gola lortu du. Golegilea oraingoan Mirian Agirre izan da. Hernanik aukera pare bat izan du gola egiteko, baina etxekoek oso ondo aritu dira defentsan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen