Leintz Arizmendik Tolosaren aurka jokatu zuen atzo arratsaldean Mojategin. Oso partida gogorra izan zen baina lehen zatiaren amaieran bailarako taldeak aurrea hartu zuen markagailuan Lorea Etxandiaren golari esker.
Bigarren zatian partidua kontrolpean zeukatela zirudienean, Tolosaren gola iritsi zen 70. minutuan. Leintz Arizmendiko neskek ez zuten amore eman, eta jokaldi azkar bati esker bigarren gola iritsi zen 80. minutuan. Berriro Lorea Etxandia izan zen golegilea. Tolosak aukera pare bat izan zituen arren, hiru puntuak etxean geratu ziren (2-1).