Leintz Arizmendik denboraldiko bigarren garaipena lortu du asteburuan. Bailarako neskek Touringen aurka jokatu zuten larunbat goizean, Fanderiako futbol zelaian, garaipena lortuz 0-1 emaitzarekin.
Bestalde, emakumezkoen Mondragon Unibertsitateak ezin izan dio hobeto ekin denboraldiari. Paules Galtzagorriri (Barakaldo) egindako bisitan, garaipen sendoa lortu zuen atzo arratsaldean (47-84).