Leintz Arizmendik irabazi du Amaikak Bat taldearen aurka Mojategin jokatu duen partida 1-0 emaitzarekin. Partidako gol bakarra lehen zatiko 6. minutuan iritsi da, eta Maialen San Pedrok bidali du baloia aurkariaren ate barrura.
Partida minutu batzuetan gelditu da lehen zatiaren amaieran Andrea Paredes etxeko jokalariak jaso duen kolpe baten ondorioz. Jokalariak partidatik erretiratu hartu behar izan du eta klubak jakinarazi duenez, zaintiratua dauka ezkerreko orkatilan.
Bigarren zatian, Andoni Ezkurraren neskek bigarren gola lortzeko hainbat aukera izan dituzte, baina ezin izan dute gauzatu. Hala ere, hiru puntuak etxean geratu dira. Datorren astean Hernaniren aurka jokatuko dute etxetik kanpo.
Hasiera Kirolak ARIZMENDI K.E. Leintz Arizmendik beste 3 puntu lortu ditu Amaikak Bat taldearen aurka