Andoni Ezkurra entrenatzailearen taldeak Bergararen aurka jokatu du gaur eguerdian Oñatiko Azkoagain berdegunean.
Partidu oso parekatua izan da, eta Bergarak partiduko lehen gola egin du. Alabaina, Leintz Arizmendik markagailua iraultzeko gai izan da.
Izan ere, falta baten ondorioz, Lidek gola sartu du eta ondoren Lorek bigarrena egin du. Hala iritsi da atsedenera partidura (2 eta 1).
Andoni Ezkurra entrenatzaileak baloratu du “partidua nahiko kontrolatuta izan dugula baina gaur Bergarak oso ondo jokatu duela”.
Horrela, bigarren zatia hasi eta berehala, 27. segundoan, bergararrek 2 eta 2koa egin dute. “Atsedenetik lokartuta atera gara, eta eurek 2 eta 3koa egiteko aukera izan dute”:
Zorionez baloiak zutoinean jo du, eta gainera hurrengo jokaldian Leintz Arizmendi markagailuan aurreratu da Loreren beste gol batekin (3 eta 2).
“Partiduko faktore garrantzitsuenetako bat beroa izan dela” nabarmendu du gure entrenatzaileak, eta bere taldea markagailuko aldeari eusten saiatu da. Baita lortu ere.
Areago, partiduaren azken segundoan 4 eta 2ko gola sartu du, Lorek sareratua, eta horrela Lore Etxeandia Larrinagak ‘hat-trick’a osatu du.
Andoni Ezkurrak baieztatu du garaipenarekin “pozik gaudela, 3 puntuak lortu ditugulako, eta hemendik aurrera lanean jarraitu behar dugula”.
Datorren partiduan gure taldeak Donostian jokatuko du Intxaurdiren aurka, eta ondoren merezitako oporrak hartuko ditu.
Egun Leintz Arizmendik “ez dugu mailaz igotzeko aukerarik, ezta jaisteko arriskurik ere, eta ondorioz orain gure helburua da denboraldia ahalik eta ondoen bukatzea”. Aupa Leintz Arizmendi!