Leintz Arizmendik 6-2 irabazi dio Urnietari Azkoagainen

0
219

Leintz Arizmendik 6-2 irabazi dio gaur arratsaldean Urnietari Azkoagain(Oñati) futbol zelaian. Lehen minututik nagusi izan da Andoni Ezkurrak entrenatutako taldea. Izan dituzten gol aukera ugariez aprobetxatuta, Leintz Arizmendik 4 sartu dizkio Urnietari lehen zatian. Goletako hiru Lore Etxeandiak sartu ditu 14., 23. eta 44. minutuetan, eta laugarrena Malen Uribesalgok 23. minutuan.

Bigarren zatian Leintz Arizmendik ondo eutsi dio markagailuari, eta beste bi gol ere sartu ditu. Kasu honetan Lide Zubiaga eta Miren Astudillo izan dira golegileak. Urnietak markagailua makillatu du bi golekin.

Leintz Arizmendik Oñatiko futbol zelaian irabazten duen lehen partidua da. Bitxikeria gisa, Leintz Arizmendik peto batzuekin jokatu du, bere elastikoen kolore gorria aurkariarenarekin bat zetorrelako.

Andoni Ezkurra Leintz Arizmendiko entrenatzaileak azaldu duenez “partidu bikaina jokatu dugu. Lehen zatian gure alde jarriz sartutako 4 golekin, eta bigarren zatian nahikoa izan dugu markagailuari eustearekin.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen