Leintz Arizmendik beste garaipen bat lortu du gaur goizean Mojategin Touringen aurka. Garaipena lortu arren partida zaila izan da, izan ere, Andoni Ezkurraren taldeak Covidarengatik 11 jokalari bakarrik izan ditu. Ezin izan dute aldaketarik egin partidan zehar eta zelaiko jokalari batek atezain postua hartu behar izan du.
Hala ere, Leintz Arizmendik 3-0eko emaitzarekin lortu du garaipena. Lehen gola Malen Uribesalgok egin du partidako 10. minutuan. Lehen zati honetan gol aukera asko izan dituzten arren, bigarren zatian iritsi dira taldearen beste bi golak. Lehenengoa 60. minutuan. June Ugartek jauzi batean baloia sare barrura bidali du. Bigarren gola 75. minutuan iritsi da, eta Lore Mar izan da golegilea.