Bailarako taldeak Euskal Ligan jokatuko du 2020-21 denboraldia.
Leintz Arizmendiko neskak azaroaren 1ean itzuliko dira lehiaketara. Denboraldi bikaina egin ondoren, lehen postuan geratu ziren bigarren sailkatuari 8 puntu ateraz, eta Covid-19k sorturiko egoera modu arraro baten ligari amaiera eman ondoren, lehiara itzuliko dira, baina aurten Euskal Ligan.
2020-21 denboraldian emakumezkoen euskal liga bederatzi taldeko bi multzotan banatuta egongo da. Leintz Arizmendik talde hauekin jokatuko du A multzoan: Athletic Club -C-, CD Aurrera Vitoria -B-, CD Elorrio, CD Hernani, Goierri Gorri FK, Lakua Vitoria-Gasteiz CDF, Leioako emakumeak eta SD Eibar -B-.