Lehen edizioan herritarrek parte har dezakete, eta izen-ematea abenduaren 19ra artekoa da. Bozketa 20tik 26ra egingo da. Eskaparateei dagokienez, izen-ematea abenduaren 12ra arte izango da zabalik, eta bozketa 13tik 19ra egingo da.
Argazkia: MB artxiboa.
Udalak aurten ere Gabonetako Eskaparate Lehiaketa antolatu du. Hartara, establezimenduen erakusleihoak abenduaren 13tik urtarrilaren 6ra arte egon beharko dira apainduta, gutxienez.
Parte hartu nahi duten establezimenduek “Bezeroen Arreta Zerbitzuan (BAZ) eta Udalaren webgunean eman beharko dute izena”.
Udaletik diotenez “gainerako komertzio guztiei parte hartzeko gonbita luzatzen zaie; bereziki zerbitzuei eta ostalariei. Erakusleihoak ez dituzten komertzioen kasuan, barneko apainketa hartuko da kontuan”.
Herritarrek abenduaren 13tik 19ra bitartean eman ahalko dute bozka, eraskuleiho gustuena bozkatzeko, eta honek ‘Herritarren saria’ eta ‘Haur eta Gazteen Saria’ irabazteko balioko die establezimenduei. Bozkatzeko Udalaren webgunetik zein Ibai-Arteren webgunetik egin ahalko da.
‘Herritarren saria’ bozkatzen dutenen artean 100 euroko bost bono zozketatuko dira, eta ‘Haur eta gazteen saria’ bozkatzen dutenen artean 30 euroko bost bono. Hauek Arrasateko edozein komertzioetan gastatzeko dira.
“Sari nagusiak hiru kidez osatutako epaimahaikideek banatuko dituzte: Ibai-Arteko ordezkari bat, diseinuan aditu bat eta Udaleko ordezkari bat. Sari banaketa abenduaren 21ean egingo da”. Honako hauek dira aurtengo sariak:
- saria: plaka eta 600 euro.
2. saria: plaka eta 400 euro.
3. saria: plaka eta 300 euro.
4. saria: plaka eta 200 euro.
‘Herritarren saria’: plaka eta 300 euro.
‘Haur eta gazteen saria’: plaka eta 300 euro.
Udalak “hainbat berrikuntza egin ditu azken bi urteetan. Adibidez, banatzen diren sari kopurua handitu ditu, ‘Herritarren Saria’ eta ‘Haur eta Gazteen Saria’-k sortu eta bozka emateagatik sariak zozketatu”.