Lehiaketarekin poz-pozik gaude, 154 talde eta 500dik gora lagun ibili dira lehian [Testua: Ardatz]

0
1637

Argazkiak: irabazleak – Ardatz

Ardatzeko lan taldeak bere poza eta esker ona agertu ditu sortu duten lehiaketak eduki duen erantzunaren ondoren. 154 talde eta 500 pertsona baino gehiagoren artean marmotak taldea irabazle irten da. Sailkapen orokorra www.ardatz.net webgunean ikus dezakezue.

Irabazleak goiko argazkietako lagunak izan dira: Inaki Mujika, Joseba Ormaetxea, Inaki Ormaetxea, Xabi Ormaetxea eta Miren Errarte.

Izena eman duten herritarrez gain, euren gertuko pertsona ugarik ere parte hartu dute txapelketan. Aurki lehiaketaren balorazioa egingo dugu mondraberri.eus egunkarian.

Ezin aipatu gabe utzi Ibai-Arteko lagunek egiten duten lana ere, gure animorik beroenak eurentzat.

Eutsi eta eskerrik asko denoi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen