“Lehentasunezko ebakuntza kirurgikoa duten pertsonei PCR proba egin zaie”

0
1006

Debagoieneko ESIak azaldu du berrekin diela “lehentasunezko ebakuntza kirurgikoak programatzeari”. Iragarri duenez, “datorren astean” analitikei erantzuteko “ordutegiak handituko” ditu. Lehen Mailako Arretari dagokionean, “datozen asteetan baloratuko da zentroetako arreta presentziala handitzea”.

Astelehen honetatik aurrera Debagoieneko Ospitaleak ez du Covid-19dun pazienterik hartzerik izan. “Horrek ahalbidetu digu lehentasuna duten ebakuntza kirurgikoak programatzea”.

Debagoieneko ESIko Zuzendaritzatik azaldu dutenez, ebakuntza kirurgikoak egingo zaizkien pertsona horiei “aurrez PCR proba egin zaie”.

Ildo horretan, eta “programatutako jarduera asistentziala apurka-apurka” berriro hasteko, “datorren astean ordutegi zehatzak handituko ditugu, egiteke zeuden eta atzeratuta zeuden analitekei erantzun ahal izateko”.

Era berean, Ospitaleak gura du “proba osagarriak egitea kardiologiari, endoskopiari eta bestelako proba erradiologiko eta erresonantziazkoei dagokienean, lehentasunezkoak, ondoren normalizatzeko espezialitateen kanpo-kontsultak”.

Iragarri duenez “datozen asteetan baloratu egingo da ere Lehen Mailako Arretako zentroetako arreta presentziala handitzea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen