Lehen Jaunartzeak eta Familiaren Meza ospatuko dira asteburuan

0
219

Testua: San Juan Parrokiako Katekesi Batzordea. Argazkia: MB artxiboa.

Maiatzaren 28an, larunbata, eguerdiko 12:00etan Arrasateko 14 haurren Lehen Jaunartzeak ospatuko dira San Joan Parrokian. Bestalde, igandean, goizeko 11:00etan, ohi bezala hileko azken igandean, familien meza emango da San Joan parrokian. Oraingo honetan, hiru nerabe eta heldu baten Lehen Jaunartzea ere ospatuko da.

Beraz, larunbat eta igande honetan, denok batera parte hartzeko aukera izango dugu berriro, Jesus berpiztua buru duten bi ospakizun hauen inguruan, eta gonbidatuak izango zarete senide, lagun eta gurekin batera ospakizun horietan parte hartzera hurbildu nahi duzuenok.


ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen