Lehendakaritzaren aurrean ere kontzentratu dira Arrasateko ostalariak

0
1214

Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko Ostalaritzaren hainbat ordezkari Lehendakaritzaren aurrean elkartu dira. Salatu izan dutenez, “zuen, gobernuburuen, profesionaltasun faltagatik ostalaritzako kide eta haien familiak galzorian gaude”.

Bideoa eta argazkia: Asier Antia-Arrasateko ostalariak taldea.

Ostalariek berretsi egin dituzte orain arteko aldarrikapenak, eta azpimarra jarri dute sektorearen garrantzian, “gure kulturaren zigilu delako, Barne Produktu Gordin nazionalean duen eraginagatik, sortzen dituen lanpostu guztiengatik eta turismoaren garapenerako funtsezko baliabide izateagatik”.

Era berean, nabarmendu dute “gure lan duina, etengabeko aldaketetara moldatzea eta gizarteari eginiko onura iraunkorra”. Egun, baina, langileen egoera “ezegonkor eta prekarioa da”. “A plana, B plana? Ez, eskerrik asko! Berehalako erreskate duina!”.

Baieztatu dutenez “Ostalaritza, gaur egun, ez da infekzioen arreta foku”. “Ostalaritzak bete du, soberan, espetxe-zigorra eta egungo bizimodura guztiz egokituta dago”. “Aski da! gure etengabeko espetxeratzea lasaitze sozial gisa erabiltzeari. Aski da! Ostalaritza galzorira eramateari!”.

Ostalariek zenbait datu plazaratu izan dituzte: “Euskadin 13.500 ostalaritza negozio daude, 51.500 langile ingururekin. Gipuzkoa mailan, 5.000 negozio inguru, 19.000 langile eta haien familiak”. “Hau da, justizia arrastorik gabe kondenaturiko 100.000 pertsona inguru”.

Bien bitartean, diru laguntzak “barregarriak, limosna hutsa dira. Gure kontuek zorrez, maileguz josiak dihardute. Hori guztia, negozioa eraberritzeko beharrezko aldaketen inguruan eragozpenak sortzen jarraitzen dituzuelarik, adibide gisa, gaur egun funtsezko baliabide den terrazen instalaziorako oztopoak””

Gobernuburuei aldarrikatu diete “azaldu iezaguzuela, nola aurre egin, nola lasai egon, egunak pasa ahala hiltzen bagoaz”, “zuon erabakiak mus partida baten harturikoak bezain sakonak direla ikusten dugun bitartean. Aski da! Zuen profesionaltasun faltagatik ostalaritzako kide eta haien familiak galzorian gaude!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen