Lehendakari ohiei omenaldia eginez, Arrasate Atletiko taldeak argazki erakusketa inauguratu du Kulturaten

0
1433
arrasate atletiko taldea

Kirol elkartearen 75. urteurrenaren barnean antolatutako ekimena Kulturateko klaustroetan zabalik izango da otsailaren 16ra arte. Jon Ormaetxeak gaur egungo lehendakaria taldeko intsignia jaso du ere.

Arrasate Atletiko taldearen 75. urteurrenaren barnean, inauguratu da Kulturateko klaustroetan  klubaren inguruko argazki erakusketa. Partaideen artean Amaia Andres  Gipuzkoako federazioko presidentea egon da, baita ere, Ander Garai kirol zinegotzia Arrasateko Udaleko ordezkari gisa.

Ekitaldiaren hasieran taldearen historiaren zehar ibilbidea bat egin dute erakusketaren argazkiak oinarri izanik. Ondoren, bai Juventudes Deportiva Mondragoneko, bai Arrasate Atletiko Taldeko lehendakari ohiei omenaldia egin zaie taldearen intsignia emanez.  Antonio Arana, Carlos Arizabaleta eta Jose Ignacio Elorza bertan izan dira oroigarria jasotzeko. Jose Manuel Alvarez berriz, Vigon bizi da eta ezin izan da bertan egon. Bestalde, Luis Maria Moraren partez bere alabak jaso du taldearen intsignia. Jon Ormaetxea gaur egungo lehendakariak  taldeko oroigarria jaso du ere emozio handiz.

Ekitaldiari amaiera emateko, luntxa egon da hurbildu diren guztientzat.  Erakusketa otsailaren 16ra arte zabalik egongo da astelehenetik larunbatera arte, arratsaldeko 17:30tik 20:30era arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen