Lehen puntuen bila Bergararen aurkako derbian

0
1149

Asteburu honetan eskubaloizaleek hitzordua dute Iturripen, izan ere, Arrasate Eskubaloik eta Soralice BKE Bergarak derbia jokatuko dute domekan, eguerdiko 12etan. Denboraldia ez dute espero bezala hasi, baina asteburu honetan buelta ematen hasteko aukera dute.

Denboraldiko lehen garaipena eskuratu nahian irtengo dira Ane Herreroren mutilak kantxara; hasiera kaxkarrari bira emateko asmoz. Izan ere, Arrasatek bi lehen jardunaldiak galdu ditu, eta orain arte ez du punturik batu. Bestalde, Bergarak garaipen bat eta berdinketa bat eskuratu ditu. Etxean puntuak gelditzea du helburu nagusi, eta zaleen babesa funtsezkoa izango da hori lortzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen