Lehen porrota lehen garaipena baino lehenago heldu da Mojategira

0
3297

rabazi ezinik jarraitzen du Mondraren gizonezkoen lehen taldeak eta are okerragoa dena, lehen bi partidetan bi berdinketa batu ostean, gaur denboraldiko lehen porrota jaso dute Beasain B-ren aurka 0-2 galduta. Orain arteko bi partidetan Jorge Davilarenek itsura ona eman bai, baina partida irabazterik izan ez bazuten, gaurkoan moreak baino hobeak izan diren talde baten aurka egin dute topo.

Goierritarrak oso talde sendoa osatu dute aurtengo denboraldirako, orain arteko hiru partidak irabazi dituzte eta oso kontuan hartzeko talde bat direla erakutsi dute Mojategin. Lehen zati orekatu xamar baten ostean, aldagelatatik itzuli eta berehala aurreratu dira besaindarrak Iratz Lizarragak sartutako gol batekin eta jokalari berak lehia erabat erabakita utzi du 80. minutuan 0-2koa eginda.

Datorren astean Ordizian jokatu beharko dute arrasatearrek, denboraldia hiru porrotekin hasi duen talde baten aurka, aukera ederra denboraldiko lehen garaipena eskuratzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen