“Osakidetzaren gainkarga eta utzikeria” salatu ditu bilkurak ostegun honetan SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta Arrasateko ESK sindikatuek deituta.
Gaur eguerdian bilkura egin da Anbulatorio parean “Osakidetzaren gainkarga eta utzikeria” salatzeko asmoarekin. Sindikatuek salatu izan dutenaren arabera “Lehen Mailako Arreta desegiteko programatutako estrategiak aurrera jarraitzen du”.
Era berean, “Osakidetzak COVID-19aren pandemiarekin estaltzen jarraitzen du zerbitzu horren egiturazko defizita, eta premiazkoa da hori berregitea”.

Sindikatuek gaitzetsi izan dutenez, “Osakidetzak ahalegin handiena egiten du profesionalen ondoeza isilarazteko, fisikoki, psikologikoki eta emozionalki gaixotu diren langileez abusatzeko, eta herritarrei gure lehen mailako arretaren narridura larria ezkutatzeko”.
Oro har, anbulatorioetako arreta “sendo baten aldeko apustua egiten dugu, beharrezkoak diren erreformak egiteko”.

Argazkiko bi herenak politiko eta sindikalistak dira edo nire irudimena da?
Zu falte zare hor Aldecocea pankartaren bat kentzen.
MariDomingi, zure iritziz zer den garrantzitsuena, nortzuk joaten diren edo arazo dauden ala ez?
Zu eta zure alderdikoak ez zarete joaten beste punta batean zaudetelako, zuek zarete arazoak sortzen dituztenak, Osasun zerbitzu publikoa hondatzen duzuenak,
Zuhaitzak basoa ikusten uzten ez badizu, eman pauso batzuk atzera