XVIII. mendean Arrasaten ziren Barrutia sendi desberdinetatik Barrutia-Cordoba genuen Ferrerias kalekoa. Eliz-erregistroak direnetatik ditugu Arrasaten Cordoba sendikoak. Gauza berdina gertatzen da barrutiarrekin. Baina ez da XVII.aren lehen erdira arte bi abizenak elkartu egiten direla, Juan Bautista Barrutia Umendia eta Ana Maria Cordoba Oro kideekin. Eta hortik sortuko dira bi belaunalditan gaurko protagonistak.