Osasungintzako sindikatu guztiek bat egin dute, eta Jaurlaritzari exijitu diote “eskubidedun kalitatezko osasun publikoa”. Horretarako, bilkura egin dute gaur eguerdian euripean anbulatorioaren aurrealdean.
Beheko testua: Osasungintzako sindikatu guztiak. Argazkia: Kabiketa.
Bizi dugun krisi sanitarioak ederki asko erakusten digu azken urteetako murrizketek osasun publikoaren ahultze kezkagarria ekarri dutela. Lehen Arreta zentroetan hasieran bizi izandako egoerak, eta baita uda partean bizi izandakoak ere, gure sisteamaren gabeziak ageri-agerian ipini ditu, bai giza baliabideen aldetik, bai bitarteko materialen aldetik.
Horri gehitu behar zaizkio, elkarrizketarik eza eta Osasun Saila gidari Osakidetzak negoziazio kolektiboaz garatu duen politika negargarria zeina honela laburbil daitekeen:
Pertsona dagoeneko ez da erdigunea, ez pazientea, ez profesionala.
Inbertsioen etengabeko murrizketa dela medio, giza baliabideak eta bitartekoak gutxitu egin dira, batik bat Lehen Arretan; horrek ekarri du lanean dihardutenen lan-karga handitzea, arretaren kalitatea okertzea eta itxaron zerrendak luzatzea.
Egoera oso larria delako SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok protestekin hasi beste erremedioarik ez daukagu, Osakidetzak sakoneko arazoei benetan hel diezaion. Ondokoak eskatzen ditugu:
- Osasun publikoaren aurrekontua Europako Elkartearen batez bestekoaren pare jartzea, eta haren %25 Lehen Arretari bideratzea.
- Langile kopurua gehitzea, ezkutuko lanbideetan diharduten langileak egituraren plantilan agerraraziz.
- Behin-behineko langileak egonkortzea: plantillak sendotuz profesionalen alde egitea saihesteko.
- Murrizketa bidez galdutakoa berreskuratzea: erosketako ahalmena, Itzarri, garapen profesionala, aurrejubilazio sariak eta hitzarmen arautzaile berriaren negoziazioa.
- Esku pribatuetan jarritako zerbitzuak berreskuratzea, enplegua mantenduz.
- Plantillaren segurtasuna eta osasuna bermatzeko neurriak hartzea
Helburu hori lortzeko, Osasungintzako sindikatu guztiek mobilizazio gehiago deitzen dituzte: hurrengo ostiralean (irailak 25) Ospital guztien sarreren ateetan, goizeko 11:00etan. Arrasateko Ospitale aurrean ere egingo da.
Urriaren 3an manifestazioa egingo da Bilbon, Bihotz Sakratutik hasita, eguerdiko 12:00etan. “Gogoratu mobilizazioetan segurtasun neurriak zaindu”.
Esan dutena ez da egia, Anbulatorioan eta Ospitalean leku pilo bat daukate.
Zergatik ez digute koreografia bat eskaintzen?