Legarrako eta Uribeko haur-parkeak berritzeko obrak hasi dira

0
709

Udalak iragarri du Musakolako lanak “abuztuaren 5ean” bukatuko direla, eta Uribarrikoak “abuztuaren 15ean”.

Hirugarren irudia: Udala.

Udalak azaldu berri duenez bi guneek “15 urte baino gehiago dituzte”. Era berean, Uribekoak 375 metro koadro ditu eta Legarrakoak 745.

Haur-parke hauen diseinu berria aukeratzeko, Udalak parte-hartze prozesu bat abiatu zuen, guztira 27 diseinu proposatuz.

Denera arrasatearrengandik 2.306 erantzun jaso zituen. Legarrako bozketan boto gehien jaso zuen proposamena ‘Erdi Aroko hiria’ izan zen: 364 bozka. Uribeko bozketan ‘Kaleidoskopioa’ proposamenak jaso zituen bozka gehien: 352.

Arrasate Herri Eskolak eta Arizmendi Ikastolak ere sustatu zuten txikienei egokitutako partaidetza-dinamika, Arrasateko Haurren Kontseiluak eskatuta.

Udalak bi instalazioak berritzeko obrak hasi ditu, 120.000 euroko partida erabilita, aurtengo Aurrekontuen baitakoa: 40.000 € Uriberako eta 80.000 € Legarrarako.

Udalak uztailaren 27an iragarri duenez, Musakolako obrak “abuztuaren 5ean” bukatuko dira, eta Uribarrikoak “abuztuaren 15ean”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen