Legarra eta Uribeko haur-parkeak berritzeko parte-hartzea abiatu du Udalak

0
1393

Uribe auzoko eta Musakolako Legarra plazako haur-parkeak berritu behar dira. Hartara, Udalak parte-hartze prozesu bat abiatuko du astelehenean. Proiektatutako aukerak 27 dira guztira: 13 Uriberentzat eta 14 Legarrerentzat.

Irudiak: Udala.

URIBE:

LEGARRA:

Bi azpiegitura horiek berritzeko, 120.000 euroko partida onartu zen Aurrekontuetan: 40.000 € Uribeko parkerako eta 80.000 € Legarrarako.

“15 urtetik gora dituzten parkeak dira, eta eraberritze sakona behar dute”, adierazi du Udalak. Uribeko parkeak 375 metro koadro ditu eta Legarrakoak 745.

“Proposamen guztiek dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitutako elementuak dituzte”. Diseinatutako maketetan “parkeetarako askotariko gaiak eta jolas-elementuak ikus daitezke, hala nola gazteluak, oihanak, ibaiak, Erdi Aroko hiri bat, pumptrack-a, espazioa edo Udalaitzen erreplika bat. Bakoitzak bere joko-elementuak ditu”.

Bozketa-prozesua astelehen honetan, martxoaren 7an, jarriko da abian, eta martxoaren 20ra arte egongo da zabalik.

“Parkeen diseinu-proposamenen maketak erakutsiko dira udalaren webgunean eta bozketa-guneetan”.

16 urte edo gehiago dituzten arrasatear guztiek bozkatu ahal izango dute. Udalak bozkatzeko bi bide jarri ditu abian:

Fisikoki BAZ, Iturripe eta San Isidro Jubilatuen Elkartean, eta online www.arrasate.eus webgunean. “Herriko txikienek ere bozkatu ahal izango dute, baina ikastetxeetan. Ikasgela bakoitzak parte hartzeko prestatutako inprimakia beteko du”.

Jarduera arrasatearrei kalitatezko instalazioak eta zerbitzu publikoak eskaintzeko “etengabeko estrategiaren” barruan kokatzen da. UdalaK aurreikusten du “apirilean bi parkeak eraberritzeko obraren lizitazio-prozesua abian jartzea eta 2022ko bigarren seihilekoan gauzatzea hobekuntza lanak”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen