Lauko Finala irabazi du Mondragon Unibertsitateak eta LF2rako igoera fasea jokatuko du!

0
570

Ointxek luzapenean Easori irabazi dio (56-59) eta taldeak merezimendu osoz ospatu du. ‘Arri’ entrenatzaileak lorpena baloratu du eta iragarri du datozen bi asteetan igoera fasea prestatuko dutela. Gainera, Izar Bedia arrasatearra ligako MVP izendatu dute.

Irudiak: Ointxe eta BasketBasko.

Balentria handia lortu du Mondragon Unibertsitateko emakumeen taldeak gaur Donostian, Final Fourrean. Gaur taldea ondoko lagunek osotu dute:

Jokalariak:

  • Izar Bedia Delgado
  • Naia Badiola Iriarte
  • Oihane Sarasti Garikano
  • Naroa Garai Markuleta
  • Naroa Zabala Gabilondo
  • Irene Murua Txintxurreta
  • Leire Rodriguez Zapatero
  • Sara Cano Belamendia
  • Alba Rodriguez Zapatero
  • Nerea Cabue Ruiz de Azua
  • Nerea Uribarren Machuca
  • Alazne Canales Losa

Entrenatzailea:

  • Iñaki Ogara Ortiz de Arri

Laguntzailea:

  • Unai Ibarra Gallardo

Ordezkaria:

  • Juan Carlos Alvarez Antoñana

Atzoko garaipenaren ostean, gaur Easori Josean Gaska pabilioian irabaztea lortu du.

“Atzoko partidua bezala, gaurkoa ere oso fisikoa izan da, eta taktikoki ondo prestatuak genituen”.

“Jokalariak mentalitate oso onarekin egin diete aurre partiduei, eta sinetsita kantxaratu dira”.

“Easok izugarrizko plantila dauka, baina guk pazientziarekin jokatu dugu, eta luzapena eurek hobeto hasi duten arren, gu hobetzen joan gara”.

Taldeak garaipen historiako ospatzen ari da “baina ez gehiegi bihar (astelehena) entrenamendua izango dugulako, igoera fasea prestatzeko”.

LF2rako igoera fasea “maiatzaren 23tik 26ra jokatuko da, eta badirudi Granadan izango dela”.

“Beraz, hemendik aurrera bi aste ditugu igoera fasea prestatzeko”.

‘Arri’k Final Fourreko garaipenean eskerrak eman dizkie “proiektu honetan sinetsi duten pertsona guztiei. Klubean jende askok dihardu egunero zeregin ezberdinetan”.

Horien guztien artean eskertu du ere “Aretxabaletako partiduetara joan diren zaleei, baita Josean Gaskara etorri direnei ere, eta batez ere amei, euren laguntza guztiagatik”.

Gainera, Izar Bedia jokalaria ligako talde guztietatik jokalari baliotsuena izendatu dute. Arrasatearrak 14 puntu, 9 errebote eta 17ko puntuazioa lortu du partiduko.

Easoren aurkako partiduan ere 16 puntu saskiratu ditu eta 18 puntuko balorazioa lortu du. Izarrek esker oneko hitzak izan ditu denboraldiko MVPa izendatua izan ostean:

https://twitter.com/Basketbasko/status/1789576726932054191/video/2

Zorionak guztiei eta egurre igoera fasean!

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen