Atzo Arrasaten ez zen positibo berririk atzeman, eta tasa 27,17ean dago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez. Beraz Arrasatek gune berdean jarraitzen du.
Debagoieneko beste udalerri batzuei dagokienez, Arramaion 2 positibo aurkitu dira (337,84), Bergaran beste 2 (39,90), eta Oñatin 1 gehiago (17,44). Antzuolan (0), Aretxabaletan (28,25), Elgetan (88,42), Eskoriatzan (24,37) eta Leintz Gatzagan (427,35) ez positibo berririk atzeman.