Lau edukiontzi erre dituzte gaur gauean

0
1393

Gaur gauean lau kontenedore erre dituzte Altamiran. Gertakaria atzo 23:00etan izan da, Jose Luis Iñarra kalean, eta edukiontzi horien ondoan zegoen landarediari ere eragin dio. Bertaratu ziren suhiltzaileak eta polizia aldameneko eraikinetako bizilagunak etxetik ateratzeaz arduratu ziren, inolako arriskurik egon ez zedin. Oraingoz, eta polizia-agintariek adierazi duten bezala, ikerketa zabalik dago.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen