Pandemia hasi zenetik 63 herritar zendu dira Covid-arekin, gaur Osasun Sailak azaldu duenez. Halaber, orain arte denera 2.000 arrasatear baino gehiagok eman dute positibo martxotik, 2.035 herritarrek zehazki. Ondorioz, hilgarritasun tasa 3’1ekoa da gure artean. Testuinguru honetan, azken 14 egunetako intzidentzia-tasa 838koa da, atzo 17 herritarrek positibo eman ostean. Animo denei!