Lasterketaz beteriko asteburua izan zen joan den astekoa Dorletako Amako txirrindularientzat

0
310

Zapatuan Mendaron izan ziren lehiatzen eta domekan gipuzkoako neska denak elkartu ziren Irunen

Bejaminetan, Auritz Garai eta Nile Agirretxe izan ziren. Biek karrera itzela egin zuten, Auritzek erorikoa izan zuen karrera hasi orduko, baina jarrera ezin hobea izan zuen berehala atxatuz eta aurrera jarraituz. Nilek asteburu aparta izan du, bi karreretan lehenego neska helmugaratuz. 

Alebinetan txirrindulari dexente ibili ziren: Peru Herrasti, Izaro Ezpeleta, Aimar Etxaniz, Markel Diaz, Katixa Navarro, eta Maialen Sancho. Primeran ibili dira, nesketan Izaro lehen sailkatua izan zen, Katixa Navarrok ordea, bigarren postua eskuratu zuen. 

Eta amaitzeko, taldeko handienak hurrengoak izan ziren: Unai Ormaetxea, Lier Torres, Markel Lopez de Muniain, Beñat Plaza, Eñaut Garai, eta Izortz Llodio. Lasterketa luzea izan zen sei itzuliko ibilbiderekin eta den denek disfrutatuaz bat aparteko karrera burutu zuten. Unai Ormaetxeak sprintean bigarren postua lortu zuen. Zorionak guztiei!

Datorren astean etxetik gertu lehiatzeko aukera izango dute txirrindulariek, Bergaran hain zuzen, dena ematera joango dira ilusioz beterik. Neskak ere Igandean Andoainen edukiko dute berriz heurentzako prestaturiko lasterketa baten parte hartzeko aukera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen