Lasala eta Osa+Mujika taldeek borroka eta porrota irudikatu dituzte

0
869

Lau dantzari gazteek ‘Fight’ (‘Borroka’) eta ‘Expectations will not kill you’ (‘Esperantzak ez zaitu hilko’) ikuskizunak eskaini dituzte Zaldibarren, Udalak antolaturik.

Udaleko Kultura Sailak antolatuta, Udazabaleko egitarauak aurrera egiten jarraitzen du, eta atzo arratsaldean bi ikuskizun izan ziren.

Zaldibarko frontoira ikus-entzule ugari bertaratu ziren, antolakuntzak prestaturiko segurtasun-distantziak mantenduz. Bi dantza ikuskizunak adi jarraitu zituzten, eta bukaeretan txaloak eskaini zizkieten.

Udazabalen datorren emankizuna uztailaren 22an izango da, Arrasaten bizi den La Furia raperrarekin eta Aguraingo Dupla bikoarekin. Arratsaldeko 19:30ean, San Andresko Cordoba y Oro plazan.

Aipatzekoa da ere, ekitaldi hau baliaturik, Arrasateko Euskaraldiko lagunek kamisetak eta poltsak erosgai jarri zituztela pilotalekuaren ondoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen