Testua eta irudia: Arrasateko Udala
Larunbat honetan ospatuko da Musakolako BTT martxa. Horren ondorioz, Arrasateko Udaltzaingoak jakinarazi du hainbat kale eta errepide moztu beharko direla martxaren garapen egokia bermatzeko.
Honako mozketa hauek aurreikusten dira:
● 06:00-16:00 ordu tartean Lapurdi kalea guztiz itxita egongo da.
● 9:30-11:00 ordu tartean Elkano kalea moztuta egongo da (kiroldegi ondoan), baina by-passa jarriko da aparkalekuetatik.
● 12:00ak inguru Gipuzkoa etorbidea tarte txikietan moztea aurreikusten da. Horrek itxaronaldi txikiak sortu ditzake, baina ez dira iraunaldi luzeko mozketak aurreikusten.
Ondorioz, Musakolan kotxearekin ez mugitzea aholkatu du Udaltzaingoak, eta beharra izanez gero bariantea erabiltzea gomendatu du.




