Larunbateko atxiloketari buruz [Testua: Piter Encinas]

14
5684

Uste dut komunikabide guztiak inpartzialak izan beharko liratekeela, horrexegatik komunikabideei eskaera bat egin nahi diet: zergatik ez duzue bideo osoa argitaratzen?

Bideoa: Herritar bat.

Komunikabideen ardura berriak nola gertatzen diren kontatzea delako. Badakit hori esatea edo aldarrikatzea utopia hutsa dela, baina horrek bost axola niri, utopikoa naiz eta harro nago.

Bestalde, poliziaren portaera aztertu nahi dut eta, hasteko, uste dut onartezina dela. Poliziak ez zituen kontuan hartu harrapatzearen ondorioak edo gerta zitezkeenak? Ez da bakarrik kotxearen kolpeagatik, baita lurrera erortzean ere.

Bukatzeko, nire buruari bi galdera egiten dizkiot: Arkauten ez dute ezagutzen psikologia zientzia?

Egoera hauetan psikologo batek ez luke atxiloketa hobeto egingo? Hori esaten dudanean esan nahi dut uniforme gabeko psikologoa, ez uniformeduna.

P.D. Jakin ezazue nik ez dudala zuen portaera txalotzen.

14 IRUZKIN

  1. Aspalditik ikusten ari naiz Arrasateko udaltzainek ez direla batere gai beraien lana egiteko. Arrazoi osoa ematen diot artikulu hau idatzi duen herritarrari. Gogorra izan arren, nire iritzia eman nahi nuke. Bai udaltzain bai Ertzaintza diren batzuk ez dute psikologiarik ezta edukaziorik. Nahiko dute bere txapa zintzilikarik eramatea herritik Sheriff-ak bezala ibiltzeko. Oso modu kazkarrak dituzte bai herritarrei zuzentzeko baita haiekin hitz egiteko. Bideoa lotsagarria iruditzen zait baina ez ahaztu bideo hori gure segurtasuna zaintzen duten erreflexu bat dela. Gustatuko litzaidake jakitea ze ikasketak eta ze prestakuntza duten gaur egun gure kaleak zaintzen dituzten udaltzainek eta ertzainek. Izan zaitez ertzain, izan zaitez udaltzain. Edonor!!

    • Ignorantziaren indarra idazten zebiltzate, nire iritsia hau da, ez ahal daukazue zuen bizitzekin naiko?irakurri doten aztakeri nabarmenetako bat?zeintzuk zarete zuek ba??? Jainkoak zarete????? Polizi lanetan lana noizbait egin duzue?????? Mundu honek ez dauka zereginik gu moduko gizakiokin

  2. Eta zuk nun egiten duzu lana? Eta ze prestakuntza daukazu? Noiz Joan gaitezke zure lana zelan egiten duzun ikustera eta kritikatzera?

  3. Pasarte osoa ikusi bazenute (kasu konkretu honetan) iritzi ezberdina izango zenukete. Behin eta berriz ari zen laguna mozketak egiten bere besoetan eta lepoan…eta seguruenik ez balute horrela jokatu, ez luke gaur gure artean jarraituko. Zoritxarrez lehiotik guztia ikusi genuen eta lagunak ez zuen Inola ere inoren hitzei erreakzionatzen. Zaurituaren oso ezaguna den udaltzaingo batek konkretuki, ahal egin guztiak egin zituen gelarazteko… Bere bizia arriskuan jarriz, inolako babesik gabe. Ez zen zauritu gehiagorik egon eta gure herrikideak aurrera egungo du Bai edo Bai.

  4. Kasu honetan bideoa bakarrik ikusi dut. Ez dakit nola kudeatu behar diren horrelako egoerak, gustatuko litzaidake jakitea. Bideoan agertzen dena astakeri bat iruditzen zait. Hortaz aparte, nire komentarioa ertzainaren eta batez ere udaltzaingoen jokaeraren aldetik doa. Ez da behin izan, ez birritan ezta hirutan ere. Gaur egungo udaltzaingoek ziur nago ez dutela kolperik jo (ez kasu guztietan noski). Baina kasu askotan oso nabarmena da DBH bukatua eta urteak pasa udaltzaingo bezala sartu direla eta ez dutela ez edukaziorik ez ezer. Eta horrekin ez dut esan nahi ikasketak beharrezkoak direnik, baina asko sumatzen da “formakuntza” duten horiek eta besteen artean. Kasualitatez lotsagabeak tokatu zaizkit Arrasaten. Ziur nago bakarra ez naizela eta azkena ez naizela izango.

    • Gaur egun,gazte eta ez hain gazte askok,udaltzain ta ertzain izateko ikasten dute,bizi dugun lan baldintza prekarioengatik,hau da,udaltzain ta ertzain izatea lortzen baduzu,soldata duin bat,lan finkoa ta lan baldintza onak izatea ziurtatuko dizu bizi guztian,beste hainbat lanetan ez duzu hori lortuko.Ezagunak ditut mundu hontan dabiltzan hainbat,ta asko unibertsitate ikasketak eta goi mailako zikloak egindakoak dira,ta mundu hontara salto egitea erabaki zuten aipatatuko lan baldintza duinak ez zutelako bilatu,askok urte asko igaro ostean.Ta ez da askok bezala uste duten bezain erraza bertara sartzea,baditut ezagunak baita,ordu asko ta hilabete asko ikasten eman ostean oposizio bat baino gehiagotara aurkeztu eta gainditu barik amore emandakoak,edota teorikoa aixe gainditu ta gero praktikoan kale egindakoak…DBH bakarrik dutenik nik behintzat ez dut ezagunikeza,noski egongo dira,baina gutxienak.Bestetik,formala izan ezkero ta arau hausterik ez baduzu egiten arazoak 0.Niri zoritxarrez,askotan multatu didate urteetan zehar,baina nere errua ikusi ta inungu arazorik ez udaltzainekin.Agian nik suertea eduki dut ta zuk ez,batek daki… Arrasate ko kasuan,ezin eritzirik eman.

  5. Ze tontakeri zabitz esaten? Udaltzaingoan beste lan askotan moduan, karrera unibertsirarioa daukaten jende asko dago.
    Baina ez dut uste edukazioa goi mailako ikasketak izatearekin zerikusi asko duen…

    Zure experientzia udaltzaingo edo ertzainekin txarra izan bada, zuk jakingo duzu zergatik izan den…

  6. Ba beitu Amaia, nik jakingo dut zergatik. Hori da udaltzainen erantzuna. Ikasi behar dutena da gauzak azaltzen eta moduak zaintzen. Noski herritarrok gauzak gaizki egiten ditugula, baina horrek ez die baimena ematen gauzak esaten dituzten bezala esateko. Behin baino gehiagotan udaltzain bat baino gehiagori oihuka eta mehatxuka ikusi diet. Apenas tontakeri batengatik eta ez dute psikologia eta lan horretan behar den pazientzia erakusten. Kontrakoa!!! Erakusten dutena da “nor agintzen duen herrian” eta jokatzeko modu horrek argi eta garbi uzten du udaltzain askoen gabeziak. Ados nago udaltzaingorn prezentzia egoteaz baina esan dizudan bezala ikasketak eta edukazioa batez ere ez dituzten udaltzaingoak gero eta gehiago daude. Eta badakit zertaz hari naizen.

  7. Lotsagarria. Zuretako mezu hau.heziketa etxetik
    Eta ez unibetsitatetik ikasten da( nire ikuspuntutik zeure gurasuek oker ibili ziren zurekin)… Eta persona bat ez dut baloratzen zelan dagoen jantzita ikusita,eta ez dut baloratzen ikasitakoa edo ze ikasketa maila daukon. Argi utzi diguzu zeu zarela klasista hutsa…….

    P.d.klasista

    • Ikusten da ez duzula irakurmen ulermena. Ez dut esan ikasketak dituen pertsona bat ez dituena baino hobea denik. Eezzz!! Irakurri ongi. Esan dudana da edonor sartzen dela horrelako lanetan ez dagoelako kribarik eta denetarik sartzen dela. Hortaz, irakaslea izateko, medikua izateko ere edonor sartzeko. Ikasketak gabe. Ea zer gertatzen den. Eta zoritxarrez udaltzain eta Ertzaintzan sartzeko ez dute ezta euskara eskatzen (B2). Nahikoa da LH izatea. Orain atera kontuak.

  8. Piter Encinas jauna, lainoetan ibilteari utziozu eta behingoz lurra zapaldu. Oso ondo deritzot utopian bizi zaitezen, baina kaleak zapaltzen ditugun herritarrok errealitatea ikusten dugu eta une honetan Arrasate ez dago txorakerietan ibilteko moduan. Ez dezagun nahastu nahi izango genukena eta benetan dena, oso arriskutsua delako, eta are gehiago nahasten duzun horren ondorioz gertaerekin inolako zerikusirik daukan pertsonaren bat zauritua gerta daitekenean. Bere onetik irtenda dagoen pertsona bati, eskuetan bi aizto, laban edo dena delakoa daramanean, ez dut uste momentuan hitzalditxo batekin kontrolatu daitekenik. Ez dakit, agian zuk horretarako gaitasuna daukazu. Beraz badakizu: udaltzaingoan izena eman eta halako egoerak ematen direnean deitu zaitzatela, mediadore lanak egin ditzazun.

  9. Egoera arriskutsua zela ez dago dudarik, udaltzainek ahal zutena egin zutela ezta ere, hori bai bideoan ez da ikusten zaurietan odolik duenik, hainbat metro egiten ditu gizonak labana bere kontra egin ostean eta ez da ikusten odolik, ikusten da oso txarto dagoela baina hortik eta ertzainak kotxeaz ematen dion golpera alde handia dago. Pena da geditzeko beste metodo batzeun erabilera ez jakitea. Golpe horren ondorioz izan dituen lesioak medikuak zehaztuko ditu baina golpea izugarria izan zen, ez dakit beharrezkoa izan zen edo ez baina indarkeria handiz eginikoa dela mesedez ez ukatu. Nik ere ez dut txalotuko.

  10. Maria, kolpea ez zen izugarria izan. Mesedez e… Gaur egun edozein txikikeriagatik eskandalizatzen gara. Gizartea mamotuta dagoela esatea motz geratzea da.

    Gizon honekin egin beharrekoa egin zen. Hobeto egin zitekeela? Ziur nago baietz. Eta ezin ahal dugu guztiok hobeto egin gure lana? Ziur ere baietz. Oso errexa da besteen lana kritikatzea.

    Zortea dugu hau ez dela Estatu Batuak, bertan tiroka jota garbitu egingo luketelako gizajoa lekuan bertan.

    Eta Piter, bai. Psikologo bati dei egiteko moduan zeuden, bai. Eta agian espiritu santuari ere. Ez dakit zer mundutan bizi zaren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen