Larunbatean Arrasateko Mugimendu Feministak batzar irekia egin zuen, M8 eta Emakume Mundu Martxaren V. Ekintza antolatzeko.

0
317

Arrasateko emakume feministek bilera irekia egin zuten, larunbat goizean, datozen hilabeteetako ekintzak eta hausnarketak antolatzeko. Horretarako, hainbat lantaldetan banatu ziren eta, ordubete bueltan, ideia jasa egin zuten talde bakoitzean. Sortutako lantalde horietan  honako gai edota arloak   dituzte aztergai, hurrenez hurren:  M8, Otsailaren 20ko eskualdeko ekintza, Zapiak, Hausnarketa +herriko ekintzak, Finantzazioa eta, azkenik, Komunikazioa. Lantalde irekiak dira eta nahi duenak parte har dezake. 

Lehenbiziko ekintza, bestalde, otsailaren 20an izango da. Bertan, martxoaren 6an Hendaia eta Irun artean dagoen zubian izango den ekitaldirako egindako zapiak jaso eta Eskoriatzara eramango dira. Egitaraua aste honetan zehaztuko da. 

Lanketa hauekin jarraitzeko, hurrengo bilera otsailaren 27an izango da, goizeko 10:30ean, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Arrasateko emakume* feminista guztiak gonbidatuta zaudete. 

Bestalde, azken hilabeteotan Euskal Herriko mugimendu feminista lanketa fasean egon da. Lanketa horren emaitza Emakume Mundu Martxak  argitaratu duen dossierra dugu. Eskuragarri dago bere webgunean ( www.emakumeenmundumartxa.eus). Dossier horren lanketa egin nahi da herrian eta horretarako udaberrian hainbat deialdi  egongo dira; hortaz, dokumentua  irakurtzera animatzen ditugu Arrasateko emakumeak* eta, jakina, hausnarketa horretan parte hartzera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen