Larunbatean, apirilak 22, Ibai-Artetik 2. moda desfilea ospatuko dugu

0
485

Testua eta argazkia: Ibai-Arte.

Ibai-Artetik bigarren moda-desfilea egingo dugu larunbat honetan, apirilaren 22an.

Guztira, 16 saltokik, 3 ile-apaindegik eta 2 estetika-zentrok hartuko dugu parte ekitaldian: Allure Estilistak, Angela Estetika Zentroa, Bea Lentzeria, E&G, Elkoro Osagarriak, Ennea, Intersport Loramendi, Itxaso, Josle, Kapikua, Kili-Kolo, Lirain, Markiegi, Oskarbi, Peluqueria Xarma, Portaloi Optika, Resusta Karrikiri, Sikol, Tipi-Tapa eta Troko.

Aurreko urteko arrakasta ikusita, 650 lagun joan baitziren Amaia Antzokira egun euritsu eta hotz batean, beste moda desfile bat antolatzera animatu gara aurtengo udaberri-udako denboraldia erakusteko. Arrasateko 65 modelok baino gehiagok desfilatuko dute plazan arratsaldeko 19.00etatik aurrera (euria egiten badu Amaia Antzokian) eta udaberri-udako joerak erakutsiko dituzte.

Eta oraingoan ere, ARTgazkiren, Arrasateko Argazki Elkartearen laguntza izango dugu ekitaldiaren argazkiak ateratzeko.

Moda desfilearekin herria girotu nahi dugu, herri alai eta bizi bat izan eta Arrasateko saltoki txikien indarra erakustea.

Zatoz eta gurekin bizi ezazu!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen