Larunbat arratsaldean ospatuko dira Santamas krosak, Biteritik abiatuta

0
1564

Arrasate Atletiko Taldeak antolatuta, aurtengo nobedadeetako bat da arratsaldez ospatuko dela, eta beste bat da ‘Zure irrifarra nire indarra’ elkarteak ere parte hartuko duela.

Goiko argazkia: Arrasate Atletiko Taldea / Kartela: Arrasate Atletiko Taldea.

Koadrilen Arteko XLIV. Santamas Krosa – XIX. Enrike Kabiketaren Oroimenezkoan parte hartu ahalko dute gura duten 16 urtetik gorako atleta guztiek.

Koadrilen arteko lasterketak eskualde izaera izango du, eta Debagoieneko koadrilek soilik saria lortu ahalko dute.

Izen-emateak taldearen webgunean egin behar dira arrasateatletiko.com abenduaren 1etik 15era, eta lasterketaren egunean Biteri plazan.

Dortsalak Biterin jasoko dira, izen-ematea ordaindu ostean.

Lasterketa arratsaldeko 17:30ean hasiko da, eta hori baino lehen, maila gazteagoen probak jokatuko dira. Neskatila-mutikoek norbanako bezala parte hartuko dute, eta lasterketek tokiko izaera izango dute.

KOADRILEN ARTEKO PROBAREN ARAUDIA:

1.- Koadrilen sailkapenari dagokionez, koadrila bakoitzeko lehen lau sailkatuek puntuatuko dute. Puntuazio horiek gehituko dira, proba berean bakarkako, emakumezko atletak parte hartuta ere.

2.- Koadrilen, gizonezkoen, emakumezkoen eta mistoen sailkapenak egongo dira. Puntuatuko dute koadrila bakoitzeko lehen lau sailkatuek gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Koadrila mistoen sailkapenean puntuatuko dute koadrilako lehen bi gizonezkoak eta lehen bi emakumezkoak.

3.- Probako koadrila txapelduna izango da, lehen lau postuen gehiketan, puntuazio gutxien lortuko duen koadrila.

4.- Bi koadrila edo gehiagok sailkapenean berdinduko balute, kontuan hartuko da berdindutako koadrila bakoitzeko laugarren sailkatutako sailkapenik onena.

5.- Koadrilen arteko proba honetan soilik parte hartu ahalko dute 16 urtetik gorakoek, eta saria lortu ahalko dute soilik Debagoieneko koadrilek.

6.- Izen-ematearen prezioa 10 eurokoa da.

7.- Irteera eta helmuga Garibai etorbidean.

8.- Ondokoak dira emango diren sariak:

BANAKAKO SARIAK:

  • Probako irabazleari saria
  • Lehen emakumezko sailkatuari saria

KOADRILAKAKO SARIAK:

  • Gizonezkoen, emakumezkoen eta mistoen 1. koadrilak: Bildotsa bana
  • Gizonezkoen, emakumezkoen eta mistoen 2. koadrilak: Lau untxi koadrila bakoitzari.
  • Gizonezkoen, emakumezkoen eta mistoen 3. koadrilak: Bost oilasko koadrila bakoitzari.

9.- Sari banaketa Biterin izango da 18:30ean 

IBILBIDEA:

Itzuli txiki bat eta bi itzuli handi, 6 kilometro egiteko.

Itzuli txikia (soilik behin, irteeran)

  • Irteera: Garibai etorbidea (parkingeko irteeran)
  • Garibai etorbidea
  • Garibai etorbidea (atarietako zenbakien goranzko norabidean, bidegorritik)
  • Maalako biribila
  • Gipuzkoa etorbidea
  • Elmako biribila (360 graduko buelta)
  • Gipuzkoa etorbidea
  • Maalako biribila (atletek ez dute biribila ukituko, igoko dira ibilgailuen irteeratik)
  • Garibai etorbidea (eskumara biratu, atarien zenbakien beheranzko norabidean)
  • Garibai etorbidea (irteera-helmuga)

Itzuli luzea (bi buelta)

  • Garibai etorbidea
  • Garibai etorbidea Iturbide, 360 graduko buelta
  • Garibai etorbidea (bidegorritik)
  • Maalako biribila
  • Gipuzkoa etorbidea
  • Elmako biribila
  • Gipuzkoa etorbidea
  • Maalako biribila
  • Maalako errebala (atarien zenbakien beheranzko norabidean)
  • Portaloia
  • Seber Altube
  • Olarte
  • Arbolapeta (360 graduko bira)
  • Olarte
  • Seber Altube
  • Portaloi
  • Erdiko kale
  • Arrasate pasealekua
  • Zerkaosteta
  • Biteri plaza
  • Biteri plaza 6
  • Maalako errebala (eskumara biratu, atarien zenbakien goranzko norabidean)
  • Maalako biribila (atletek ez dute biribila ukituko, igoko dira ibilgailuen irteeratik)
  • Garibai etorbidea – helmuga

GAZTEENEN PROBAK:

  • 13-14 urteko neska-mutilek, arratsaldeko 16:15ean, 800 metroko lasterketa
  • 11-12 urteko neska-mutilek, arratsaldeko 16:25ean, 600 metroko lasterketa
  • 10 urteko neskatila-mutikoek, arratsaldeko 16:35ean, 400 metroko lasterketa
  • 9 urteko neskatila-mutikoek, arratsaldeko 16:45ean, 400 metroko lasterketa
  • 8 urteko neskatila-mutikoek, arratsaldeko 16:55ean, 200 metroko lasterketa
  • 7 urteko neskatila-mutikoek, arratsaldeko 17:05ean, 200 metroko lasterketa
  • 5-6 urteko neskatila-mutikoek, arratsaldeko 17:15ean, 100 metroko lasterketa

Koadrilen arteko proba, arratsaldeko 17:30ean, 6 kilometro

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen