Goizeko 10:40ak aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuari jakinarazi diote gizon batek istripua izan duela Kurtzeberri menditik gertu. Zaurituak odola zerion lesio bat zuen buruan eta kolpe bat hanka batean. Larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira, besteak beste, Ertzaintzaren patruilak, suhiltzaileak eta osasun-langileak. Zauritua zegoen lekura iristeko zailtasuna zela eta, azkenean, Ertzaintzaren helikoptero batek, Mendi Ataleko eta Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteekin batera, Arrasateko aparkaleku batera eraman dute biktima, eta anbulantzia batek Debagoieneko Ospitalera eraman du.