Sutea sukaldeko led foku batean hasi zen. Zubillagako suhiltzaileen bi kamioi bertaratu ziren, Ertzaintzarekin batera.
Atzo, igandea, gaueko 10:30ak aldera, sua piztu zen Larrea plazako 4. atarian. Sutea sukaldeko led foku batean hasi zen. Zubillagako suhiltzaileen bi kamioi bertaratu ziren, Ertzaintzarekin batera. Sua ia erabat itzalita zegoen suhiltzaileak iritsi zirenean, eta bakarrik ez zela berpizten ziurtatu behar izan zuten. Zorionez, ez zen zauriturik egon.