Gaur goizaldeko 6:00 inguruan lapurrek Olarte kaleko Ife lurrin dendako erakusleiho bat apurtu dute, zulo handi bat eginez.
Lokalera sartu dira eta manta batekin hainbat produktu ostu dituzte. Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu egin dira, eta ikerketa zabalik dago.
Erakusleihoan zulo handi bat utzi dute, eta dendak segurtasuneko zaintzaile bat jarri behar izan du kristala konpondu bitartean.