Lapurreta egin dute Erdiko kaleko etxebizitza batean

0
1090

Ezbeharra atzo goiz partean gertatu zen, eta lapurrek etxera sartzeko atea behartu zuten. Bertako bizilagun batek gaur salaketa aurkeztu du komisaldegian. Ertzaintzak baieztatu du ikerketa abiatu duela.

Zerbait susmagarririk ikusi edo entzun bazenu, eta lagungarria izan badaiteke, deitu Ertzaintzara (943 53 47 20) edota Udaltzaingora (943 25 20 10).

Animo lapurreta jasan duten pertsonei! Ertzaintzak ondoko aholkuak ematen ditu lapurretak saihesteko:

Etxeetako lapurretak prebenitzeko aholku orokorrak:

1.- Itxi giltzaz beti etxeko atea.
2.- Norbait bizi denaren itxura eman: ireki pertsianak, eseki arropa, ate aurreko alfonbratxoa betiko tokian utzi…
3.- Etxean egon ezean, kudeatu buzoitik posta erretiratzeko modua.
4.- Ez utzi ezezagunei edo akreditatu gabeko pertsonei atarian sartzen.
5.- Ipini ataritik kanpora posta jasotzeko ontzi bat.

Aholku bereziak:

1.- Ez gorde baliozko gauzak erraz asmatzeko moduko tokian.
2.- Ez gorde diru-kopuru handiak eskudirutan.
3.- Ez aipatu etxetik falta izango zarela toki publikoetan eta ezezagunen aurrean.
4.- Egin bitxien eta baliozko objektuen inbentarioa, argazkiekin, serie-zenbakiekin, inskripzioen oharrekin, eta abarrekin.
5.- Lapurretaren bat izanez gero, deitu 112 zenbakira eta ez ukitu ezer harik eta ertzainak etorri arte.
6.- Deitu 112 zenbakira susmorik izanez gero.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen