Gaur 20:00ak aldera gizonezko batek, eskuetan zeramatzan bi poltsa handi, supermerkatuko produktuekin bete ditu. Ondoren, produktuak ordaintzeko kutxetara joan ordez, sarrera aldera joan da. Bertan aprobetxatu du pertsona bat supermerkatura sartzen ari zela eta beraz ateak zabaldu direla supermerkatutik ordaindu barik alde egiteko. Lekukoak supermerkatuko langile bati gertatutakoaz abisatu dio.