Lapurreta bat izan da bart Arrasateko txurro-dendan

0
1763

Dendan txanpon gutxi batzuk baino ez zeuden, eta hori da lapurrek eraman duten guztia

Lapurreta bat gertatu da bart Arrasateko Biteri plazako txurro-dendan. Dendako jabeak azaldu duenez, “lapurrek dendako leiho bat indarrez ireki dute gauean, eta barrura sartu dira”.

Hala ere, “dendan txanpon gutxi batzuk baino ez zeuden, eta hori da lapurrek eraman duten guztia”. Gaur goizean Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira, baina orain arte ez dituzte lapurretaren arduradunak aurkitu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen