Zer egiten zuten lau herritar haiek Gasteizen? Ba, ordurako Arrasaten martxan zeuden bi lan-mutualitateak ordezkatzen ari ziren. Hetruc – Hermandad de Trabajadores de Unión Cerrajera S.A- eta herriko gainerako enpresak biltzen zituen Hermandad Sanitaria San Juan Bautista.