Langileek eta LABek aurrerapausoak lortu dituzte enpresarekiko negoziaketetan

0
467

Adierazi dute “atzo arte beti ezezkoak jaso genituela” baina atzo langileen ordezkaritzak Prezerorekin eta Udalarekin bilerak egin ahal izan zituen. Langileek 66 egun daramatzate greban, eta bihar beste bilera garrantzitsu bat izango da.

Argazkia: MB artxiboa.

Azpikontrataturiko lorezaintza zerbitzuko langileen ordezkaritzak (LAB) atzo hiru bilera egin zituen: bi Prezero enpresarekin eta beste bat Arrasateko Udalarekin.

Oro har, negoziaketetan “aurrerapausoak izan dira” eta balizko akordioa hurbilago egon daiteke. Bide honetan, LABek bihar Udalarekin beste bilera bat egingo du.

Atzoko lorpenak “ez dira nahikoak, eta langileek beharrezko ikusten dute, 66. greba egunean, ondo finkatutako akordio bat lortzea”. Hortaz, greban jarraituko dutela berretsi dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen