Santiago Ospitaleko Larrialdien itxiera, Osakidetzako %50etik gorako behin-behinekotasun tasa, Lehen Mailako Arretako hitzorduen atzerapenak,… salatu dituzte Arrasaten ere. Bide honetan, zapatuko manifestaziora deitzen dute.
EAEko osasun zerbitzuen gabeziak gaitzetsi dituzte gaurkoan SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek eta herritar ugarik ere. Arrasaten ere bilkurak egin dituzte salatuz:
- EPE prozesuetako atzerapenak
- Aldi bereko OPEak
- Kontratazio iruzurra
- Aldebakartasuna eta inposizioa
- Ratiorik eza
- Gardentasun falta
- Pribatizazioaren sustapena
- Kontratazio zerrenden kudeaketa negargarria
- Mugikortasun prozesu guztien atzerapena
Debagoieneko ESIko hainbat langilek eta bestelako herritarrek bilkura egin dute gaur goizean Ospitale parean eta gaur eguerdian Anbulatorio parean. Era berean, egungo kinka larriz ohartarazi dute:
Gaur egungo egoera:
- %50etik gorako behin-behinekotasun-tasa
- Hamarkada batean % 20tik gorako erosahalmen-galera
- Lan-gainkarga sistematikoa
- Plantilla urria
- Ordezkapenik eza eta lanpostu hutsak ez betetzea
- Lan-baldintzetan murrizketak, hala nola Garapen Profesionalean aplikatu nahi den murrizketa erradikal eta justifikaziorik gabea, etab.
Murrizketak finkatzen dira:
- Deustuko, Zumarragako eta San Martingo PACen itxierak
- Santiago Ospitaleko larrialdietako itxiera
- Basurtuko bihotzeko kirurgia ixteko proiektuak aurrera jarraitzen du.
- Oporraldietan etengabeak dira lehen mailako arretan ematen diren murrizketak
- Osakidetzaren kategoria guztietan eta hiru lurraldeetan eragina duten egiturazko arazoen aurrean gaude.
- Azpimarratu behar da Lehen Mailako Arretaren egoera bereziki prekarioa dela
- Gogoan izan behar dugu kolektibo horrek 2019an ere egin zuela greba, garai hartan pairatzen zuten muturreko egoera salatzeko.
- Lehen Mailako Arretaren egoera horrek eragin zuzena duela beste asistentzia-maila batzuetan, Ospitaleko Larrialdietan, besteak beste. Horrela, larrialdietan gero eta gainkarga handiagoa dago.
- Mahai Sektoriala erabat blokeatuta dago
- 2023ko ekitaldirako Osasunera bideratutako aurrekontua 2022an benetan gastatutakoa baino 20 milioi euro txikiagoa da.
Herritarrei eskaintzen zaien osasun-laguntza eskuratzeko gero eta zailagoa eta kalitate txarragokoa da:
- Lehen Mailako Arretako hitzorduek atzerapen handia dute, eta batzuetan ez dago bermatuta aurrez aurreko arreta
- PACak ixteak edo horietako ordutegiak murrizteak joan-etorri luzeagoak egitera behartzen ditu pazienteak, eta horrek gero eta egoera delikatuagoan jartzen ditu kolektibo kalteberak
- Ospitaleko Larrialdietako batez besteko itxaronaldia 5 ordukoa da, eta bi egunetara ere heltzen da artatu ondoren plantara eramateko epea
- Kanpo-kontsulta baterako zain dauden pazienteen kopurua 6gatik biderkatu da 6 urtetan
- Proba diagnostiko baten zain daudenena bikoiztu egin da 2019tik
- Eta kirurgiako itxaron zerrendak % 36 hazi dira hiru urtetan
- Osakidetzak onartu du 11 hilabeteko atzerapena dagoela bularreko minbiziaren baheketetan, eta ebakuntza egiteko zain dauden eta minbizia duten pazienteek hilabete bat itxaron behar dutela.
Bien bitartean “Osasun-aseguru pribatuen kontratazioak gora egin izana Osakidetzaren eraispenaren ondorioetako bat da, zalantzarik gabe; izan ere, Bizkaian, esaterako, 3 herritarretik 1ek kontratatu dituzte”.
Horren guztiaren aurrean, ‘Osakidetza salba dezagun’ goiburuarekin, manifestazioak egingo dira zapatu honetan, otsailak 25, Gasteizen, Donostian eta Bilbon.
Hirurak eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Andre Maria Zuriaren plazatik, Boulevardetik eta Jesusen Bihotza plazatik, hurrenez hurren. Bertara dei egiten dute SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT, EILAS eta ESK sindikatuek.