Langile baten heriotza eta beste baten istripu larria salatzeko bilkura deitu du ELAk

0
513

Beheko testua: ELA. Argazkia: MB artxiboa.

Bihar, osteguna, uztailaren 27an, goizeko 11:30ean, ELA sindikatuak elkarreratzea egingo du Arrasateko Udaletxeko plazan, pasa den astean Construcciones Moyuaren obra batean gertatutako lan heriotza salatzeko. Ondoezik sentitu eta ospitalera eraman ondoren zendu zen 43 urteko behargina.

Horrez gain, pasa den astean Arrasateko JMA enpresan gertatutako lan istripu larria ere salatuko dugu.

Jada gutxienez 31 dira lanean Hego Euskal Herrian hil diren beharginak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen