Hildako langileak, 54 urtekoa, azpikontratatutako enpresa batean ziharduen

0
8301

Lagun hau, R.M. P., galiziarra zen eta Osalanek ondorioztatu du “langilea arketara erorita hil dela”. Langile honek Altuna y Uría konstruktorak azpikontrataturiko Pontevedrako enpresa batean lan egiten zuen.

Lan-istripua gaur 16:15 aldera izan da Galizia, Santa Teresa eta Agerre kaleen artean, igogailu publiko berriaren inguruan. Ertzaintzak azaldu du “langilea lanean zebilela, 1 eta 3 metro arteko arketa batean”.

Ertzaintzak adierazi du “uste dugula heriotza eroriko baten ondorioz izan dela, baina edonola ere arrazoia Osalanek argitu beharko du”.

Suhiltzaileek gehitu dute “arketatik atera dugunean jada hilda zegoela, osasun-zerbitzuek hala ziurtatu dute”. Anbulantzietako langileak, udaltzainak eta ertzainak ere bertaratu dira.

Gorpua bertatik 20:00etan erretiratu dute, eta Gipuzkoako Institutu Anatomiko-forentsera eraman dute, autopsia egin diezaioten. Gure doluminak familiari eta gertukoei, goian bego lagun hau.

Dagoeneko, oraindik otsailean gaudela, 17 pertsona hil dira lan-istripuetan Hego Euskal Herrian, LABen zenbaketak salatzen duenez: sei Nafarroan eta hamaika Autonomia Erkidegoan.

Osalan heriotzaren lekuan aritu da, eta ondorioztatu du “langilea arketara erorita hil dela”. Era berean, jakitera eman du langilea gizona zela, 54 urte zituela, Proyectos y Obras Garci SL enpresan lan egiten zuela, Altuna y Uria enpresak azpikontratatuta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen