Langile bat hil da Fagor Ederlanen Bergarako plantan

2
3067

LAB sindikatuak salatu duenez “lan-istripu ez traumatikoan” hil da B.O.M. langilea, 44 urteko markinarra.

Kartela: LAB.

Sindikatuaren afiliatua zen eta istripu hilkorra herenegun gauean izan zen. LABek adierazi du jada 59 langile zendu direla euren lanpostuetan Hego Euskal Herrian aurten.

Hauetatik guztietatik 15 lan-istripu ez traumatiko deiturikoetan hil dira eta “gaurko heriotza ezin diogu halabeharrari egotzi”, azaldu du LABek:

“Behin baino gehiagotan salatu izan dugu txandakako sistemak eta bereziki gaueko lanak osasunean eragiten dituzten kalte fisiko eta psikologikoa”.

LABen esanetan “lantokietan egiten diren arriskuen ebaluazioetan ez dira jasotzen lanak errealki sortzen dituen patologia guztiak, eta beraz, ez da lan-osasunaren zaintza integral eta eraginkor bat egiten”.

“Hainbat eta hainbat gaixotasun profesional daude, isil-isilean eta inor konturatu gabe langileen osasuna kaltetzen dutenak, eta kasu askotan langileari heriotza dakarkiotenak”.

Sindikatuak osasuna eta bizitza aintzat hartuko duen prebentzio politika eraginkorrak eskatu ditu, “hor uste dugu administrazio publikoek erantzukizun handia dutela”.

2 IRUZKIN

  1. Lehenik eta behin, hildako langilearen familiari doluminak eman behar zaizkio.

    Bestalde, LAB edozein errebindikazioren gurdira igotzen da erremediorik ez dagoenean. Ez dago hobekuntza-proposamenik langileentzat, sektore pribatukoak zein publikokoak izan.
    Duela gutxi lan-mugimendu bat gertatzen ari da Arrasateko Udaleko departamentu batean, non arrisku psikosoziala oso handia den. Langile horiek dituzten lan-baldintzak ikusita, ondorio larriak eragingo dizkie sail horretako langileei, haien lan-egutegia, txandakotasuna eta pertsonen arteko harremanak direla eta.
    Kasu honetan, LAB sindikatuak eta ELAk (Udaleko ordezkari sindikalak) beste alde batera begiratzen dute administrazioari eta sail horretako buruari mesede egiteko.
    Zoritxarrez, laneko arriskua norberaren lanetik harago doa, eta lan-giroa lanaren baldintzak bezain garrantzitsua da.

    Beste behin ere, sindikatuek asko utzi dute desiratzeko.

  2. Zuk diozuna egia izanik, hiru egoera sar daitezke.
    Langile horien bajak handitzea.
    Herritarrei zerbitzu txarra ematea.
    Eta okerragoa dena, biak batera.

    Langilea beti zaindu behar da, sektore publikokoa edo pribatukoa izan. Arrisku psikosozialak, txandakotasunak eta lantaldeak zaindu egin behar dira, pozik dagoen langile batek hobeto ematen baitio amore kasu honetan herritarrari zerbitzu hobea emateak dakarrenari.

    Agintzen duenarengan dago arazoa, aginte- edo lidergo-gaitasuna mugatua bada, aldatu egin behar da. Egindako lana bere gaitasunen aurkezpen perfektua da, eta sektore horrek aginpiderik ez duela frogatuz gero, hondamendira joango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen