Ezbeharra arratsaldeko 15:30ak aldera izan da, eta Ertzaintzak azaldu digun bezala, ospitalera eraman behar izan dute.
Lan-istripua Izarra dorrea eraberritzeko lanetan izan da, Loramendi kalean, arratsaldeko 15:30ak inguruan. Langile bat obretako aldamio batetik erori da, eta anbulantzia bat bertaratu behar izan da.
Ertzaintzaren patruila bat ere bertaratu da. Zauritutako laguna Arrasateko ospitalera eraman behar izan dute, goiko argazkiak erakusten duen bezala.