Langabeendako bi ikastaro eskaintzen ditu Goi Eskola Politeknikoak

0
367

Ikastaro bat informatika-segurtasunari buruzkoa da, eta bestea muntaketa kudeatu eta gainbegiratzearen ingurukoa. Biak ala biak otsailetik ekainera egingo dira Arrasateko campusean.

Argazkia eta beheko testua: Mondragon Unibertsitatea.

Prestakuntza Lanbiden edo ABEEE batean izena emanda dauden langabeentzat da, baina plaza guztien % 30 jardunean diren pertsonek bete dezakete.

Langabeen enplegagarritasuna hobetzea da ikastaroen helburu nagusia, laneratzeko aukera izan dezaten; jardunean dauden langileek, berriz, ezagutza profesionala aberasteko aukera izango dute, beste lanpostu batzuk eskuratu ahal izateko.

Izena emateko lekuak geratzen dira oraindik; interesatuta daudenek Idurre Retolazaren bidez egin dezakete, iretolaza@mondragon.edu helbide elektronikoan.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak beste bi ikastaro eskainiko ditu langabeentzat, Lanbiderekin elkarlanean. Lehenengoan informatika-segurtasuna landuko dute; bigarrenean, berriz, industria-automatizazioko sistemen muntatze- eta mantentze-lanak kudeatu eta gainbegiratzen ikasiko dute parte-hartzaileek. Prestakuntza-saioak Arrasateko campusean emango dira, aurrez aurre, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara, lehenengoa otsailaren 19tik aurrera eta bigarrena martxoaren 4an hasita. Lehenengoa ekainean amaituko da, eta bigarrena uztailean. Enpresan praktikak egiteko modulu bana eskainiko dute.

Ikastaroak Lanbiden izena emanda dauden langabeei daude zuzenduta, baina plaza guztien % 30 jardunean diren pertsonek bete dezakete.
Informatika-segurtasunari buruzko ikastaroko parte-hartzaileek ekipamendu informatikoen segurtasuna bermatzen ikasiko dute, eta ekipamendu horiek babesten balizko erasoen aurrean. Gainera, ordenagailuen kalteberatasun-maila identifikatuko dute, zifratze-sistemak aplikatuta. Bestalde, industria-automatizazioko sistemen muntatze- eta mantentze-lanak kudeatu eta gainbegiratzeko ikastaroan, erregulazio- eta kontrol-sistemak martxan jartzeari dagozkion muntaketa- eta mantentze-lanak kudeatu eta gainbegiratuko dituzte parte-hartzaileek. Hala, kalitate-irizpide eta segurtasun-baldintza egokiak lortuko dituzte, betiere ingurumena errespetatuta eta indarrean den araudia beteta.

Ikastaroaren helburuak

Langabeen enplegagarritasuna hobetzea da ikastaroen helburu nagusia, laneratzeko aukera izan dezaten. Jardunean dauden langileek, berriz, ezagutza profesionala aberasteko aukera izango dute, beste lanpostu batzuk eskuratu ahal izateko.

Interesdunek Idurre Retolazarekin jarri behar dute harremanetan iretolaza@mondragon.edu helbidean edo 664265068 telefono-zenbakian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen