Landa inguruan egindako argazkia aurkeztu du Maider Muruak

0
707

“Askotan paradisua uste baino gertuago dugula” adierazi du arrasatearrak. Argazkiak Uribarri Ganboa ilunabarrean azaltzen du.

Zabalik jarraitzen du Udako Mondraberri Lehiaketak, eta beraz oraindik argazki bat, bi edo hiru aurkez ditzakezu mondraberri@gmail.com helbidean. Emailean ondoko datuak jarri behar dira:

  • Argazki egilearen izen-abizenak
  • Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
  • Esperientzia horri buruzko komentario bat

Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta irudiak argitara emango ditugu egunkari digital honetan. Irudiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.

Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen