Lanbideko egoitza berria gaur herritarrei zerbitzu egiten hasi zaie

1
931

Bulego berria 587’59 metro koadro zabal da, eta obraren aurrekontua 831.325,79 eurokoa izan da. Eusko Jaurlaritzako Lanbidek obra hauek Construcciones Castellano SAri esleitu zizkion.

Bilboko enpresak 6 hilabeteko epea izan du obrak egin eta amaitzeko. Gaur goizean ateak ireki ditu azpiegitura berriak, eta herritarrei arreta egiten hasi zaie.

Bertan 20 langilek dihardute, eta horietatik 9 SEPEkoak dira, hau da, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikokoak.

Egoitza berriaren funtzioetako bat da langabeei, enpresei, autonomoei,… prestazioetaz, enpleguaz eta enplegurako prestakuntzaz informatzea da.

Zerbitzu hau zuzenduta dago bai Arrasateri, baita Debagoieneko beste udalerriei ere, Arabako Aramaio barne.

Arrasateko Lanbideren bulegoari buruzko informazio zabalagoa

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen