Lanbidek bulego berriaren truke alokairu bat ordainduko dio Udalari

0
1230

Enplegurako erakundeak Elmako eraikineko beheko solairua errentan hartuko du, Udalari alokairua ordainduz.

Argazkia: Google Maps.

Lanbidek Elma eraikinean bulego berri bat irekiko du, Udalaren lokal batean, beheko solairuan.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzako erakundeak hainbat baldintza aurkeztu dizkio Udal-gobernuari eta honek ontzat eman ditu oraintsu.

Maria Ubarretxena alkateak iragarri duenez, bulego berria irekitzeko obrak “Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu, eta hitzarmena laster sinatuko dugu”.

Elmako eraikinean ere DNIa egiteko edo berritzeko gunea jartzea “zailagoa da. Baina zerbitzu bat bertan jartzeak (Lanbide) erraztuko du beste batzuk bertaratzea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen